XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

14 artikulua.- Eraikitzeko baldintzak

Industri-lurzatiak okupatzen dituzten hirigintzadun lurzatian errasanteak eta aldezteko mailak, Antolaketa Zehaztuko planuetan ezartzen diren aipamenezko mailetan, garapen berriko alde edo bide-osagarrietan edo dagoeneko hirigintza aldatzen dutenetan oinarrituaz, hirigintza-lanetako proiektuek ezartzen dituztenak izango dira.

Erabilera pribatuzko hirigintzaz kanpoko aldeek, aurrea ematen dieneko gune publikoen errasante eta mailak mantenduko dituzte beraien perimetroan, Antolaketa Zehaztuko planuetan aurkakoa den berarizko oharpena izatearen kasuan ezik.

Baimendutako gehienezko eraikinezko orrazea, errasantearen gaineko hiru solairutakoa izango da.

Era berean, eraikigarriak diren lurzatien barrukaldean sotoa den solairu bat eraikitzea baimentzen da, zeinaren altuera askea ez delarik 2,50 m. baino txikiagoa ezta 3,50 m. baino handiagoa izango.

Baimentzen den eraikinezko gehienezko altuera 10,00 m.-koa izango da.

Izaera orokorrean 3,00 m.-raino gailendu ahal izango dira berorren gainetik goikaldeko osagarriak, aipatu mailatik gora kokatzen den barrukaldeko gunea inoiz ez delarik erabilgarria izango.

Halaber, zeintzuen teknologi-ezaugarriak ezinbestekoa egiten duten ezarkin eta industri-ekipozko osagarriek aipatu den altuerazko muga gaindi dezatela onartuko da.

Hala ere, kasu honetan eskatu egingo da aipatu osagarriak eragozten duten arrazoirik ez baleude lurzatiaren mailan eta inoiz ere eraikinaren goiko solairuetan kokatu daitezela, ikusmenezko eragina ahal denik eta txikiena izateko eran.

Ezarritako lerrokapenetan gailentzen diren goikalderik ez dira onartuko.

2 SEKZIOA

JABETZAREN BALDINTZAK

15 artikulua.- Jabetzaren baldintza orokorrak

3 SEKZIOA

ERABILERAREN BALDINTZAK

15 artikulua.- Jabetzaren baldintza orokorrak

1. Industri-eraikinetako sotoak bilketa eta garajezko erabileretara bakarrik erabili ahal izango dira, norbanakoak berton luzaro egotea eskatzen duten jarduketa denak debekatu egiten direla.

2. Erabilera pribatuzko eraikigarria ez den lurzatizko azalerak ibilgailuen maniobra eta aparkaleku, barrukaldeko bide, zerupeko bilketa, ezarkinen osagarri edo loraguneetarako erabiliko dira.

4 SEKZIOA

FUNTZIONALTASUNEZKO BALDINTZAK. GARBITASUNA, ZIURTASUNA ETA ERAIKITZEKO KALITATEA

17 artikulua.- Baldintza orokorrak

Zatizko Plan honetako babespean garatzen diren eraikin eta industriazko ezarkinek, arautegi orokorrak eta aplikagarriak diren eskumendun erakundeen xedapenek eskatzen dituzten funtzionalitate, garbitasun, ziurtasun eta eraikitzeko kalitatezko baldintzak bete egin beharko dituzte.

18 artikulua.- Funtzionaltasunezko baldintzak

1. Zamatzeko eta dezamatzeko aldeak.

Industriazko eraikin orok, bere barrukaldean edo itxita dauden gune pribatu askeetan merkataritzako zamatzeko eta dezamatzeko alde bat eduki beharko du, kamioizko bi tokientzat besteko kapazitatearekin eta herri bidean maniobrarik egin gabe ibilgailuen sarrera eta irteera bideratzen duen sarbide batekin.

2. Garajeen ezaugarriak.

Soto, erdisoto edo estalduta dauden errasante solairuetan egokitzen diren garajeek, gutxienez ere, funtzionaltasunezko hurrengo baldintak bete egin beharko dituzte: